XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astean 40 ordu lan egiten dira generalean, langile askok ordu gutxi batzu gehiago lan egiten badute ere.

Fabriketako langileentzat, txandaka ari direnak salbu, lan astea askotan bost egunetakoa da, astelehenetik ostiralera arte, egunero zortzirak aldera hasten direlarik, atsedenaldi bat edo beste izanik eta eguerdi aldean bazkaltzeko etenaldi luzeago bat dutelarik.

Bulego eta dendak normalean bederatziretan irekitzen dira, arratsaldeko bostak edo bost t'erdiak arte.

Dendek bost egun t'erdi lan dituzte astean, astean behin arratsaldean goizago itxiz, normalean asteazken edo ostegunez.

Herri txikietan ezik, jende gutxi joaten da etxera eguerdian, etxetik lantokirako bidea luzea bait da.

Erakunde askok tabernak dituzte, non langileek bazkari azkar eta merke bat izan dezaketen; beste batzuk otartekoak ekartzen dituzte edo pub batera joaten dira bazkaltzera.

Ariketa
Lau esaldi ezabatu dira pasarte honetan, parrafo bakoitzetik bi.

Irakur itzazu lau esaldiak, eta erabaki ezazu zein parrafotakoak diran.

Gero, adieraz ezazu testuan zein tokitan kokatuko zenituzkeen.

1. 1970 urteaz geroztik banketxeak eta bulego gehienak itxita daude larunbatetan.

2. Argudio guzti hauek nolabaiteko justifikazio bat dute.

3. London-en jende askorentzat joan-etorri bakoitza ordu bete edo gehiagokoa da.

4. Beste batzuk langileei botatzen diete errua, euren lanpostuak salbatzearren kezkatuta bizi bait dira eta lana alderatuko luketen teknika berrien aurka bait daude.

17. koadroko ariketa lehenengo irakurketa baten ondoren egin liteke, pasartearen ideia orokor bat edukitzeko, baina ulerkuntz lan intentsiboago baten aurretik. Ondorengo ulerkuntz lana Britainia Handiaren produktibitate eskasaren arrazoin zerrenda bat moldatuz eta fabriketako, banketxeetako eta dendetako langileen asteroko ordutegia osatuz egin liteke.